HEZKUNTZA FINLANDIAN


Kaixo berriro ere lagunak!
Gaur Finlandiar hezkuntzari buruz hitz egingo dizuegu, bere baitan hainbat albiste irakurri ondoren.

Finlandiako Gobernua asko arduratzen da hezkuntzaz. Ikasle guztiei, eskola bizitza guztia ordaintzen diete, haur eskolatik unibertsitaterako ikasketak, hain zuzen. Kalkulatzen da, haur bakoitzeko 200.000€ gastatzen dituela. Gainera, bai garraioak, bai janaria eta bai eskola materiala ere doinekoa da.

Finlandiako hezkuntzak apostu egiten du lengoaian, irakurketan eta matematiketan.
Honekin batera, ikasleei buruz ikasteko eredua erakutsi beharrean, pentsamendu kritikoa lantzen dute.

Beste alde batetik, finlandiar gurasoen %55ek, bere semeen ikasketen hezitzale nagusiak direla esaten dute. Euskadin, berriz, bakarrik gurasoen %15ek pentsatzen dute hezitzaile nagusiak direla.

Aipatzekoa da, irakasleek duten prestigioa. Adibidez, Lehen Hezkuntza ikasten dutenek, 4-5 urteko iraupneko master bat egiten dute. Irakasle izatea ez da batere erraza Finlandian, Unibertsitateak duen eskaintza eskaera baino txikiagoa da eta %10-15ek baino ez dute bukatzen Lehen Hezkuntzako ikasketa.

Marian Bilbatua HUHEZIko irakaslearen esanetan,“Formazioaren azken xedea irakasleei tresnak ematea da, egoeraz eta jardueraz hausnartzeko eta hobetzeko. Ikasleek karrera hasten dutenean, dena dakitela uste dute, hezkuntzan esperientzia luzea dutelako. Euren lan garrantzitsuena esperientzia hori berrikustea, aztertzea, baliagarriak diren gauzak positiboki baloratzea... da. Alegia, hausnarketa bat egitea norberaren esperientziaren gainean, gero hobetzen joateko”.

Ekarpen honekin espero dugu, irakasle izango den bakoitza ikasitakoaz hausnartzea eta hobetzea, heziketa on bat eskaini ahal izateko gure ikasle izango diren haurrei. Eta honekin prestigiodun ikasketa ereduaz (Finlandiarra, Suediarra...) informatzea nahi dugu, ikasketa eredu hauek gerturatzeko gure heziketa ereduari, eta heziketa maila igo.

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzue klikatu hemen eta hemen.

ESKOLA 2.0 Euskal Herrian II


Eskola 2.0 gaiarekin jarraituz, deia.com web-orrian argiaratutako berri bati buruz jardungo gara.

Albistean esaten duten moduan, Euskal Herrian, irakaslegoa lau hamarkada daramatza teknologiaren formakuntza jasotzen. Hala ere, ikasleek teknologia berri hauekin jaio eta hazi dira eta haien trebetasuna irakaslegokoarekin erkatuz handiagoa da, irakaslegoaren formakuntza kontuan izanda ere.

Honetarako irakasleen heziketa, ez da bakarrik ohikoa (ikasgela batean irakasle batek irakastea edo "klase ematea" azalpenen bitartez) izan behar, eskola 2.0 online-en bitartez etxean ere prestatu ahalko dira.

Eskola 2.0 ongi garatzeko ez da bakarrik irakasleen trebetasuna behar, euskerazko material didaktikoa garrantzitsua da oso. Horretarako, Administrazioak ahalegin handia egin behar du, daukan materiala (euskaraz)eskaintzeko eta hau digitalizatzeko, ikasleek etekinak atera ahal izateko.


Laburbilduz, adierazi nahi dizueguna da, ordenagailauak eta teknologia izatearekin bakarrik ez duela balio, irakasleen prestakuntza oinarrizkoa da ekimen hau aurrea atera ahal izateko, noski, irakasleen prestakuntza ere 2.0 online bultzatuz. Honetaz aparte, Administrazioaren laguntza nahitaezkoa izan behar du material didaktikloa (euskeraz) eskoletara zalbaltzeko.


Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen

Voki adibidea.


Get a Voki now!



Hemen aurkezten dizuegu gure laguna.Sekulakoak gertatzen zaizkio, hemen kontatzen dizue gertatutako azkenengoa. Ondo pasa berarekin!

Gutxi barru azalduko dizuegu nola egin honelako lagun bat, eta baita nola eratu zuek bakarrik Scratchen bitarteko jolas bat.
Laster arte lagunak!!

Scratch | Proyecto | scratch_biderketak

Scratch-en egindako lehenengo jolasa da. Jolas honekin, umeek biderkaketak modu erakargarri eta dibertigarri baten bidez ikasiko dute.

Hurrengo proiektua buruan daukagu, beraz, itxoin denbora labur batez, hurrengo jolasaz gozatzeko!!!

Laster arte, lagunok!
Scratch | Proyecto | scratch_biderketak Conoce más sobre este proyecto

ESKOLA 2.0 Euskal Herrian

Donostiako zenbait irakasleek, teilatutik hasi dutela "eskola 2.0" ekimena pentsastzen dute.




















Donostiako ikastetxe gehienetan abian dago jada ekimena. Ikastetxeetan miniordenagailuak daude, Wi-fi instalakuntzak jarri dituzte, arbel digitalak... baina zer gertatzen da Euskal Herrian behar dugun euskarako material didaktikoarekin? eta jaso beharreko prestakuntza pedagogikoa?


Hizkuntza gehienetan Interneten material didaktiko dezente dute aukeratzeko, eta horregatik, ekimen hau abian jartzeko arazorik ez dute izango, baina Euskal Autonomia Erkidegoan, faltan ditugu Interteko bitartekoak. Gure kasuan, presaka egin dugu ekimena, eta horregatik, orain ikastetxe askok prest daude ekimenarekin hasteko. " Teknologia badaukagu, instalazioak ere bai, prestakuntza teknikoa ere jaso dugu, baina ez daukagu klaseak ordenagailuaren bitartez emateko material didaktikorik" jakinarazi du Maririk Urbizuk, Igeldoko Herri Eskolako bosgarren mailako ikasleen tutorea.

Gainera, arbela digitalak erabiltzeko prestakuntza teknikoa jaso badute ere, ez dute izan inolako prestakuntza pedagogikorik horretarako. Ikasturte honetan, beraz, irakaslearen baitan geratuko da ordenagailuen erabilpenaren neurria.

Isabel Celaak, joan den astean esan zuenez, material didaktikoak prestatzeko lanak hasi dira, baina konpromiso hori ez dela eskoletan nabarituko.

Honetaz, informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hemen