GURE BLOGEAN AURKITUKO DUZUENA

Kaixo Blogeroak!!
Azkenengo sarrea honetan, Blog osoan zehar aurkituko duzuena azalduko dizuegu.
Bost ekarpen egin ditugu, horietako hiru Eskola 2.0 -ri buruz, beste bat Finlandiako hezkuntzari buruz, eta azkenengo bat, ikertzaileek aurkitutako neurona berri bati buruz.
Ekarpenaz gainera, zazpi bitarteko desberdinen azalpenak eta adibideak ikusi ditzakezue. Horien bitartez, hezkuntzarekin erlazionaturiko programa berriak aurkituko dituzue.
Bukatzeko Matematikari buruzko unitate didaktiko bat, zeina hilabete baterako prestatuta dagoen, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko bigarren mailan lantzeko, hain zuzen ere.

ISPILU NEURONAK

15:04 Publicado por Enesti 0 comentarios

Hona hemen aurkitu dugun bideoa.
Burimuinean daukagun neurona berezi bati buruzko dokumental bat da. Neurona hau ikertzaileek aurkitu zuten tximinoak aztertzen zituztenean.
Neurona Ispiluak deitzen dira, egoera desberdinak neurona berean pizten ditu.
Neurona horrek, besteek jasataen duten sufrimendua geure baitan sentitzea eragiten du.
Gainera, dokumentalean esaten da, gizakion burmuina elkartzen gaituen sare bat dela. Guztiok aztertzen ditugulako besteon keinuak, sentimenduak..
Neurona hau, denbora osoan lanean dago. Gure inguruneko elementu baikoitza aztertzen du.
Ondoren ikusiko duzuen bideoa, Interesgarria iruditu zaigu gure burmuina esagutzeko baliogarria delako.

ZERTARAKO BEHAR DITUGU ORDENAGAILUAK HEZKUNTZAN?

12:35 Publicado por Enesti 0 comentarios

Eskola 2.0 gaiari bukaera emanez, "hik hasi.com-en" irakurri dugun artikulu oso interesgarri bat komentatuko dugu.
Orain arte, eskola 2.0 , ikastetxeetan behar dituzten baliabideak eta irakasleen prestakuntza ezinbestekoa dela komentatu dugu, baina ez dugu argitu zergaitik den beharrezkoa eta zein alde onak dituen.

Pertsona askok, ikasleek teknologia berriak ikasi behar dituztela uste dute, gizartean gero eta garrantzi gehiago dutelako. Hala ere, hori ez da arrazoi nagusia;

Iker Laskibarren esanetan,(artikulua idatzi duen pertsona) "Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako dira beharrezkoak",eta "Ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena da, behar duten informazioa beren kabuz lortzea. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea."

Orain,Teknologia Berriek aurkezten edo ematen dituzten aukera batzuk komentatuko dizkizuegu;
Hasieran, ordenagailuak itxaropen handi moduan jaso edo hartu zituzten irakaskuntzan, baina internet heldu arte, "blokeatuta" egon da ordenagailuen erabilpena edo ordenagailuak erabiliz landutako metodologia (irakaskuntzan);

Adibidez, cd edo diskete batean 600.000 orriko testuak sar daitezke, eta edozein herrialdera bidaltzeko segundu gutxi batzuk behar dira.

Beste erabilera bat, txat-ak izango lirateke; honen bitartez ikasleak mundu osoko umeekin komunika daitezke, eta hizkuntzak (adibidez) lantzeko oso aproposa izan daiteke. Irakasleek ere etekina atera dezakete txat hauen bitartez, mundu osoko irakasleek bizitutako esperientziak aurki daitezkelako, gerora guretzat oso erabilgarriak suerta daitezkeenak.

Gurasoek ere alde on samarrak aurkitu ditzakete, esaterako, ikastetxeak web orria badauka, gurasoentzat oharrak, etxerako lanak eta horrelakoak jarri edo eskegi daitezke web-ean.

Eta azkenik, internet bera eukitzea, informazio baliagarria aurkitzeko erabil dezakegu; NASA-ko orrian sartu ilargiko argazkiak ikusi ahal izateko, Planetak... eta abar.

"Hedabideek eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da."


Gai hoen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzue hemen usten dizuegu artilua bera. (Web orrialde honetan, "loturak" edo "enlaceak" aurki daitezke hezkuntzaren inguruko gaiekin).

SCRATCH EGITEKO AZALPENA

10:45 Publicado por Enesti 0 comentarios
KAIXO!
hemen daukazue Scratch programa erabiltzen hasteko azalpena. Oraingo honetan ez dizuegu "lan guztia" egin, soilik sarrera edo nola egiten hasteko pausuak komentatzen dizkizuegu.
Esan beharra daukagu, landu ditugun proiektuetatik zailenetarikoa eta praktika gehien behar duen bitartekoa dela. Horregatik zuek ere, egiten ikasi behar duzue.
Hala ere, badaukagu beste proiektu bat, non pausu guztiak agertzen diren, eta horren eskema hartu ahal duzue, horren gainean proiektua birmoldatzeko( Hori bai, saiatu zuek bakarrik lehenengo!).
Horrekin aski ez baduzue, badaukagu livestreamen grabatutako bideoa bat pausu guztiekin ( ez dauka ahotsik); horretarako sakatu hemen.

Scratch | Proyecto | adibidea

10:43 Publicado por Enesti 0 comentarios
Scratch | Proyecto | adibidea

YOUPAINT EGITEKO AZALPENA

4:25 Publicado por Enesti 0 comentarios
Kaixoo!
Hona hemen marrazkiak egiteko bitarteko berri bat.
Nahiz eta marrazteko izan adin guztietarako aproposa da, aukera ezberdinak baititu marrazki mota ezbedinak egiteko.
Hona hemen azalpena, probetxuzkoa izatea espero dugu.


Watch live streaming video from enekoetaesti at livestream.com

KOMIKIA EGITEKO AZALPENA (PIXTON)

4:01 Publicado por Enesti 0 comentarios
Esan bezala, komiki bat nola egin azalduko dizuegu bideo honen bitartez.

Watch live streaming video from enekoetaesti at livestream.com