
Eskola 2.0 gaiari bukaera emanez, "hik hasi.com-en" irakurri dugun artikulu oso interesgarri bat komentatuko dugu.
Orain arte, eskola 2.0 , ikastetxeetan behar dituzten baliabideak eta irakasleen prestakuntza ezinbestekoa dela komentatu dugu, baina ez dugu argitu zergaitik den beharrezkoa eta zein alde onak dituen.
Pertsona askok, ikasleek teknologia berriak ikasi behar dituztela uste dute, gizartean gero eta garrantzi gehiago dutelako. Hala ere, hori ez da arrazoi nagusia;
Iker Laskibarren esanetan,(artikulua idatzi duen pertsona) "Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako dira beharrezkoak",eta "Ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena da, behar duten informazioa beren kabuz lortzea. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea."
Orain,Teknologia Berriek aurkezten edo ematen dituzten aukera batzuk komentatuko dizkizuegu;
Hasieran, ordenagailuak itxaropen handi moduan jaso edo hartu zituzten irakaskuntzan, baina internet heldu arte, "blokeatuta" egon da ordenagailuen erabilpena edo ordenagailuak erabiliz landutako metodologia (irakaskuntzan);
Adibidez, cd edo diskete batean 600.000 orriko testuak sar daitezke, eta edozein herrialdera bidaltzeko segundu gutxi batzuk behar dira.
Beste erabilera bat, txat-ak izango lirateke; honen bitartez ikasleak mundu osoko umeekin komunika daitezke, eta hizkuntzak (adibidez) lantzeko oso aproposa izan daiteke. Irakasleek ere etekina atera dezakete txat hauen bitartez, mundu osoko irakasleek bizitutako esperientziak aurki daitezkelako, gerora guretzat oso erabilgarriak suerta daitezkeenak.
Gurasoek ere alde on samarrak aurkitu ditzakete, esaterako, ikastetxeak web orria badauka, gurasoentzat oharrak, etxerako lanak eta horrelakoak jarri edo eskegi daitezke web-ean.
Eta azkenik, internet bera eukitzea, informazio baliagarria aurkitzeko erabil dezakegu; NASA-ko orrian sartu ilargiko argazkiak ikusi ahal izateko, Planetak... eta abar.
"Hedabideek eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da."
Gai hoen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzue hemen usten dizuegu artilua bera. (Web orrialde honetan, "loturak" edo "enlaceak" aurki daitezke hezkuntzaren inguruko gaiekin).
Publicar un comentario