
Eskola 2.0 gaiarekin jarraituz, deia.com web-orrian argiaratutako berri bati buruz jardungo gara.
Albistean esaten duten moduan, Euskal Herrian, irakaslegoa lau hamarkada daramatza teknologiaren formakuntza jasotzen. Hala ere, ikasleek teknologia berri hauekin jaio eta hazi dira eta haien trebetasuna irakaslegokoarekin erkatuz handiagoa da, irakaslegoaren formakuntza kontuan izanda ere.
Honetarako irakasleen heziketa, ez da bakarrik ohikoa (ikasgela batean irakasle batek irakastea edo "klase ematea" azalpenen bitartez) izan behar, eskola 2.0 online-en bitartez etxean ere prestatu ahalko dira.
Eskola 2.0 ongi garatzeko ez da bakarrik irakasleen trebetasuna behar, euskerazko material didaktikoa garrantzitsua da oso. Horretarako, Administrazioak ahalegin handia egin behar du, daukan materiala (euskaraz)eskaintzeko eta hau digitalizatzeko, ikasleek etekinak atera ahal izateko.
Laburbilduz, adierazi nahi dizueguna da, ordenagailauak eta teknologia izatearekin bakarrik ez duela balio, irakasleen prestakuntza oinarrizkoa da ekimen hau aurrea atera ahal izateko, noski, irakasleen prestakuntza ere 2.0 online bultzatuz. Honetaz aparte, Administrazioaren laguntza nahitaezkoa izan behar du material didaktikloa (euskeraz) eskoletara zalbaltzeko.
Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen
Publicar un comentario