
Kaixo berriro ere lagunak!
Gaur Finlandiar hezkuntzari buruz hitz egingo dizuegu, bere baitan hainbat albiste irakurri ondoren.
Finlandiako Gobernua asko arduratzen da hezkuntzaz. Ikasle guztiei, eskola bizitza guztia ordaintzen diete, haur eskolatik unibertsitaterako ikasketak, hain zuzen. Kalkulatzen da, haur bakoitzeko 200.000€ gastatzen dituela. Gainera, bai garraioak, bai janaria eta bai eskola materiala ere doinekoa da.
Finlandiako hezkuntzak apostu egiten du lengoaian, irakurketan eta matematiketan.
Honekin batera, ikasleei buruz ikasteko eredua erakutsi beharrean, pentsamendu kritikoa lantzen dute.
Beste alde batetik, finlandiar gurasoen %55ek, bere semeen ikasketen hezitzale nagusiak direla esaten dute. Euskadin, berriz, bakarrik gurasoen %15ek pentsatzen dute hezitzaile nagusiak direla.
Aipatzekoa da, irakasleek duten prestigioa. Adibidez, Lehen Hezkuntza ikasten dutenek, 4-5 urteko iraupneko master bat egiten dute. Irakasle izatea ez da batere erraza Finlandian, Unibertsitateak duen eskaintza eskaera baino txikiagoa da eta %10-15ek baino ez dute bukatzen Lehen Hezkuntzako ikasketa.
Marian Bilbatua HUHEZIko irakaslearen esanetan,“Formazioaren azken xedea irakasleei tresnak ematea da, egoeraz eta jardueraz hausnartzeko eta hobetzeko. Ikasleek karrera hasten dutenean, dena dakitela uste dute, hezkuntzan esperientzia luzea dutelako. Euren lan garrantzitsuena esperientzia hori berrikustea, aztertzea, baliagarriak diren gauzak positiboki baloratzea... da. Alegia, hausnarketa bat egitea norberaren esperientziaren gainean, gero hobetzen joateko”.
Ekarpen honekin espero dugu, irakasle izango den bakoitza ikasitakoaz hausnartzea eta hobetzea, heziketa on bat eskaini ahal izateko gure ikasle izango diren haurrei. Eta honekin prestigiodun ikasketa ereduaz (Finlandiarra, Suediarra...) informatzea nahi dugu, ikasketa eredu hauek gerturatzeko gure heziketa ereduari, eta heziketa maila igo.
Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzue klikatu hemen eta hemen.
Publicar un comentario